Haizea naiz, lanerako prest beti, eta saiatzen naiz nire onena ematen egiten dudan guztian. Pertsona sortzailetzat daukat neure burua, eta batez ere mundu ikus-entzunezkoak erakartzen nau. Editatzea eta diseinatzea dira gehien disfrutatzen ditudan lanak.
Gustatzen zait jendearekin ideiak partekatzea, beste ikuspegi batzuk ezagutzea eta hortik inspirazioa hartzea. Uste dut sortzeko modua ere horretan hazten dela: entzuteko, zalantzan jartzeko eta berrasmatzeko prest egotean.
Hau da nire lanaren isla: gustuz, arduraz eta nortasunarekin egina 🙂